Euskarazko memeak egiten ikasteko tailerra

Guaixe 2023ko aza. 7a, 12:57

Azaroaren 11, larunabata, Sarean Euskaraz ekimenaren ikastaroa izanen da, Intxostiapunta gazte gunean.

Sarean Euskaraz teknologia berriak eta euskara gazteei gerturatzeko proiektu bat da. Helburu nagusia euskarazko kultura digitala ezagutzea, sustatzea eta ezagutaraztea da, eta horretarako, besteak beste, ikastaroak antolatzen dituzte. Altsasun euskarazko Memeak sortzeko ikastaroa izanen da azaroaren 11n, larunbata, 18:00etatik 20:00etara, Intxostiapunta gazte gunean, asteburuko gazte agendaren barruan. Aurretik sareaneuskaraz.eus webgunean izena eman behar da.