Saskibaloia

Saskibaloi larunbata Altsasun

Guaixe 2023ko aza. 9a, 09:30

Bigarren Maila Interautonomikoan altsasuarrek Errioxako Clavijo hartuko dute, eta Emakumezkoen Lehen senior mailan CBASK-ek Liceo Monjardin liderra izango du aurkari Zelandin

Bigarren Maila Interautonomikoan bosgarren jardunaldia jokatu zen. Logroñon jokatu zuen CBASK Narum Fisioterapia talde altsasuarrak, Logrobasket taldearen kontra. Partida oso estua izan zen, baina, azkenean, 6 punturen aldearengatik Logrobasket gailendu zen, denboraldiko bere lehen garaipena lortuz, talde altsasuarrari 55 eta 49 irabazita. Bigarren Maila Interautonomikoak lider berria du, Liceo Monjardin (9 puntu), hain zuzen ere. CBASK Narum Fisioterapia talde altsasuarrak, bi garaipen eta hiru porrotekin, bosgarren postuan jarraitzen du (7 puntu). Azaroaren 11n, larunbata, CBASK Narum Fisioterapiak sailkapenean bigarren den Errioxako Erisa Clavijo taldea hartuko du Zelandin, 17:50ean. Clavijok lidergoa du jokoan, eta CBASK-ek, aldiz, garaipenaren xenda berreskuratzea.

Emakumezkoen Lehen senior mailan ere bosgarren jardunaldia jokatu da. CBASK Xabi Gorriz Tattoos taldeak Iruñean jokatu zuen, Universidad de Navarra taldearen kontra. Parez pare ibili ziren bi taldeak; bigarren zatiko bukaeran eta hirugarren zatiaren hasieran aurreratuta egon zen CBASK, baina gero aurrea hartu zuten OPUS-ekoek, eta alde gutxiarekin bada ere, garaipena lortu zuten, 61 eta 54. Emakumezkoen Lehen Senior mailak lider berria du, Aranguren Mutilbasket (9 puntu). CBASK Xabi Gorriz Tattoos taldea zortzigarren da (6 puntu). Seigarren jardunaldian, azaroaren 11n, larunbata, hain zuzen ere Liceo Monjardin taldea hartuko du talde altsasuarrak Zelandin, 16:00etan.