Natura Iortian

Guaixe 2023ko aza. 1a, 15:17

Azaroraen 30era arte Antonio Valenciaren argazkiak ikusgai egonen dira kultur gunearen korridorean.

Antonio Valenciaren argazki erakusketa jarri zuen Altsasuko Mendigoizaleak taldeak Gure Etxea eraikinean argazkirallya iraun bitartean, eta azaroaren 30era arte natura argazkilariaren irudiak ikusteko aukera izanen da Iortia kultur gunearen aretoen arteko korridorean. Argazkiarekin batera landare, animali eta abarren marrazkia eta izenburu bat ikus daitezke ere.