Altsasuko Udalak Bide publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantzan aldaketa onartu du; zehazki, tasak arautzen dituen 9. ordenantza fiskalean. Horren arabera ekitaldi soziokulturaletarako karpak jartzen dituenak aurreneko egunean 0,73 euro ordaindu beharko ditu metro koadroko. Bigarren egunetik aurrera, berriz, ordaindu beharrekoa 0,33 euro metro koadrokoa izanen da. Horretaz aparte, 300 euroko fidantza ere eskatuko du udalak. Ordenantzaren aldaketa hori behin betiko onartu da, eta ondorioak izanen ditu 2023ko ilbeltzaren 1etik aurrera.