Belaunaldi berriko 4G eta 5G zerbitzu mugikorra Altsasura iristear da

Guaixe 2023ko aza. 15a, 11:00

Telefonia antenak, etxebizitzak eta telebista antenak. ARTXIBOA

Telebista seinalean arazoak sortu ditzake, eta halakoak zuzentzeko telefono operadoreek doako aholku bideak jarri dituzte.

Telefono mugikorreko operadoreak 4G eta 5G zerbitzuak eskaintzen ari dira dagoeneko. Teknologia berri horri esker, oso abiadura handiko konexio mugikorrak lor daitezke, eraikinen barruko estaldura hobetu daiteke eta sartze geografiko handiagoa lor daiteke, bereziki landa-eremuetan. Altsasun aurki izanen da eskuragarri. Belaunaldi berriko zerbitzu horiek 700 eta 800 MHz arteko uhin bandetan hedatzen dira. Lehen horien bidez Lurreko Telebista Digitalaren (LTD) seinalea zabaltzen zen. Beraz, aldaketa egitean gerta liteke telebistako seinaleari interferentziak eragitea.

Arazo horiek konpontzeko, halakorik gertatuz gero, telefono mugikorretako operadoreek linea700 kontratatu dute, lurralde nazionaleko edozein tokitan LTDko erabiltzaileei gerta dakiokeen edozein arazo konpontzeko doako arreta telefono bat jarri dute: 900 833 999. Telefono zenbaki horretarak hots egin daiteke instalazio lanetan kaltetuak suertatu daitezkeen erabiltzaileak, LTD zerbitzua normaltasun osoz berrezarri ahal izateko. Bestalde, www.llega700.es webgunea ere badute, aldaketa horien berri ematen duena.