Altsasuko ondasunen balorazio ponentzia berrikusteko prozedura hasi da

Guaixe 2023ko aza. 14a, 11:14

Altsasuko ikuspegia Bargagaindik. ARTXIBOA

Dokumentua abenduaren 12ra arte egonen da jendaurrean.

Altsasuko Udalak herriko ondasunen balorazio ponentzia berrikusteko prozedura bukatu du, eta jakinarazi du balorazio ponentziaren proiektua jende aurrean egonen dela abenduaren 12ra arte. Epe horretan, balorazio ponentziaren proiektua interesa dutenen eskura egongo da udaletxeko bulegoetan eta www.altsasu.eus web orrian. Agiria aztertu ondoren, egokitzat jotzen dituzten iradokizunak edo alegazioak aurkez daitezke, beti ere, aipatu epearen barruan. Aldi berean, Altsasuko Udalak jakinarazi du TRACASAko teknikariekin hitzorduak hitzartu ahal izanen direla sor daitezkeen zalantzak argitzeko. Hitzordua udal bulegoetan eskatu beharko dira. 

Balorazio ponentziak dokumentu teknikoak dira, eta haien bidez ondasun higiezin bakoitzari balio bat banaka esleitzeko metodo eta parametro teknikoak ezartzen ditu