Futbola

Dantzaleku, martxan

Guaixe 2023ko aza. 10a, 12:36

Altsasu Kirol Elkarteko taldeak normaltasunez ari dira entrenatzen.

Futbol zelaiko belar artifiziala aldatzeko lanak despeditu dira. Argiteria aldatu eta goiko zelaian kendutako belar artifizialarekin futbol zazpirako zelaia egiteko lanak aurki egingo dira

Dantzaleku kirol guneko futbol zelaiko belar sintetikoa aldatzeko lanak despeditu dira. Azaroaren 6tik Altsasu Kirol Elkarteko futbol taldeak normaltasunez ari dira entrenatzen, eta azaroaren 5ean ere bi futbol partida jokatu ziren. Hemendik aurrera, makina bat partida hartuko ditu Dantzalekuk, orain arteko partida guztiak kanpoan jokatu baitira.

Aurki egungo argiteri proiektoreak LED argiengatik ordezkatuko dira, eta kendu den belar sintetikoaren zati bat Altsasuko goiko zelaian jarriko da, futbol zazpirako zelaia egiteko. Obren aurrekontua 298.961,46 eurokoa da, Mondo Ibericak egin ditu, eta Altsasuko Udalak 253.589 euroko diru laguntza jaso du Nafarroako Gobernutik eta Nafarroako Kirol Institututik.