270 bertsozale inguru elkartu ziren Agoizko kultur etxean Nafarroako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa jarraitzeko. Julio Sotok lortu zuen puntu gehine, 543,5, eta abenduaren 2an Iruñeko Anaitasuna kiroldegian jokatuko den finalerako sailkapen zuzena eskuratu du. Zozketak erabakitako ordenean, katuan sei bertsolari aritu ziren: Ekain Alegre Gil eta Idoia Granzio Uribarrena altsasuarrak, Julio Soto Ezkurdia, Julen Zelaieta Iriarte, Xabat Illarregi Marzol eta Urko Gartzia Aleman. Maialen Belarra aritu zen gai jartzaile lanetan, eta epaile Amaia Telletxea, Cesar Etxeberria, Mikel Beaumont, Nerea Bruño eta Saioa Mitxelena aritu ziren.
Saioko ariketa puntuagarri guztiak eginda, Julio Sotok eskuratu zuen puntu gehien (543,5), eta Altsasuko finalaurrekoan Saioa Alkaizak egin bezala, abenduaren 2ko Iruñeko finalerako sailkapen zuzena lortu du. Sotoren atzetik gelditu ziren Xabat Illarregi Marzol (529,5), Julen Zelaieta Iriarte (458), Ekain Alegre Gil altsasuarra (457,5), Urko Gartzia Aleman (445) eta Idoia Granizo Uribarrena altsasuarra (409,5).
2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketari finalaurreko bakarra gelditzen zaio, azaroaren 19an, igandea, Lesakan jokatuko dena. Pilotalekuan ariko dira kantari Eneko Lazkoz Martinez etxarriarra, Joanes Illarregi Marzol, Josu Sanjurjo Alzuri, Eki Mateorena Zozaia, Mikel Lasarte Cia eta Beñat Astiz Isasi. Orduan jakingo da zeintzuk diren zortzi finalistak. Finalerako sarrerak bertsosarrerak.eus atarian eros daitezke.
Nafarroako Bertsolari Txapelketako bigarren finaluarrekoaren sailkapena
Julio Soto Ezkurdia (543,5)
Xabat Illarregi Marzol (529,5)
Julen Zelaieta Iriarte (458)
Ekain Alegre Gil (457,5)
Urko Gartzia Aleman (445)
Idoia Granizo Uribarrena (409,5)