Leo Bassi Altsasun

Guaixe 2023ko aza. 13a, 13:08

Leo Bassi 'Yo, Mussolini' ikuskizunean. IORTIA

Azaroaren 18an, larunbata, ''Yo, Mussolini' antzezlanaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean. Dagoeneko sarrerak agortu dira.

Sarrerak agortuta kartela zintzilikatu du Leo Bassik azaroaren 18an, larunbata, 19:30ean, Iortia kultur gunean eginen duen emanaldirako. Yo, Mussolini obra "probokatzaile eta dibertigarria" eginen du Altsasun, artista berak asmatu eta intrepertazen duena. Txisteak eta probokazioa manipulazio politikoari buruzko hausnarketa nahasten du, eta barre eta pentsamendu positiboa proposatzen ditu faxismoaren aurkako antidoto gisa.