'Emozio festa' Iortian

Guaixe 2023ko aza. 13a, 13:13

Ene Kantak taldeko kide bat ikuskizunean. IORTIA

Azaroaren 19an, igandea, Ene Kantak taldearen ikuskizuna izanen da, Altsasuko kultur gunean.

Eneko eta Nerea eskolara itzuliko dira. Eskolako lehen eguna da, eta denak urduri daude. Hala dio Ene Kantak taldearen Emozio festa ikuskizunare sinopsioak. Musikaz, dantzaz eta barrez betetako "abentura" berri honetan, taldeak emozioen festan parte hartzeko gonbitea luzatzen du; "emozioak kudeatzen ikasiko dugu". Azaroaren 19an, igandea, Ene Kantak ikuskizunaren bi saio izanen dira; 12:00etan eta 17:00etan. Bi emanaldietarako sarrera gutxi gelditzen dira; Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian eros daitezke,  8 eurotan.