'Mi otro Jon' gaurkotasunezko filmaren emanaldia

Guaixe 2023ko aza. 13a, 15:21

Azaroaren 16an eta 19an, osteguna eta igandea, Paco Arango zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.

Sinopsia: Merchek berri txarra jasoko du: osasun arazoak medio, bizitzeko denbora gutxi geratzen zaio. Horren aurrean, bere hiru lagun onenen ezinezko ametsak betetzea izango da bere azken nahia. Eta, ondoren, berea ere bere desio propioa ere bete nahiko du: itsasoa azken aldiz ikustea, La Palma uhartean. Osasun egoera delikatuak bidaiatzea eragozten dio, baina zientzialari bikain batek  irtenbide bat eskainiko dio: Mercheren arima hil berri baten gorputzean sartuko du hiru egunez, horrela bere ametsa bete dezan. Gorpua Jon euskal kamioilari handikotearena da. Horrela, Merchek azken egunak bere alabarekin "gozatuko" ditu Kanariar uhartean.

Fitxa artistikoa: Carmen Maura, Olivia Molina, Fernando Albizu, Carlos Santos, Aitana Sánchez-Gijón, Marisol Ayuso, María José Alfonso, María Luisa Merlo, Enrique Villén, Ana García Obregón, Macarena Gómez.

Emanaldiak:

Azaroak 16, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian.

Azaroak 19, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian.

Sarrerak: Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian.

Ikuslearen eguna (osteguna): 3,5 euro.

Aurretik erositakoa: 4,5 euro.