Ekimenez beteriko asteburua Intxostiapuntan

Guaixe 2023ko aza. 13a, 08:58

Azaroaren 17an, ostirala, Sexgune zerbitzua izanen da Altsasuko gazte txokoan eta, ondoren, gaua pasako dute bertan. Azaroaren 18an, larunbata, billar txapelketa izanen da.

Sexgunea sexualitate aholkularitza zerbitzua Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean hilabetearen azken ostiraletan egiten dute, baina azaroaren 24an Iortia kultur gunean izanen den Behi jasa antzezlana dela eta, zerbitzuaren eguna aurreratu dute eta azaroaren 17an, ostirala, 17:30etik aurrera izanen da Itxaso Torregosa sexologoa galderak erantzuteko eta aholkuak emateko prest. Azaroaren 17an bertan 22:00etatik aurrera eta larunbateko 9:00ak arte Gaubela eginen dute gazte gunean. Azaroaren 16a baino lehen eman behar da izena, eta 3 euroko prezioa du. Dagoeneko plaza gutxi gelditzen dira.

Bestetik, azaroaren 18an, larunbata, 18:00etan, Billar txapelketa izanen da Intxostiapuntan.