Futbola

Altsasu, Valle de Egües B liderra menderatzear

Guaixe 2023ko aza. 14a, 10:19

Preferente mailako bederatzigarren jardunaldian Altsasuk puntu bat ekarri zuen liderraren etxetik

Preferente mailan bederatzigarren jardunaldia jokatu zen. Altsasuk Valle de Egües B liderra izan zuen aurkari, Sarrigurenen. Partida estuan, 10. minuturako Mikel Arellanok Altsasu aurreratu zuen. Norgehiagoka gogortu zen, liderrak partidari buelta eman nahi ziolako eta Altsasuk garaipena sendotu nahi zuelako, baina Altsasuk eutsi zion. Partida Altsasuren garaipenarekin despedituko zela zirudienean, 87. minutuan Valle de Egüesek bana berdintzea lortu zuen, Altsasuren amorraziorako, eta puntu banaketarekin despedituz zen lehia. 

Valle de Egües B taldeak jarraitzen du lider (19 puntu), Universidad de Navarrarekin puntutara berdinduta. Altsasu seigarren da (16 puntu). Hamargarren jardunaldian Altsasuk Aibares taldea hartuko du azaroaren 18an, larunbata, 15:30ean, Dantzalekun.