Futbola

Altsasuren ezina

Guaixe 2023ko aza. 14a, 11:45

Emakumezkoen Preferente Mailako zortzigarren jardunaldian, Altsasuk ezin izan zuen Universidad de Navarraren kontra

Emakumezkoen Preferente Mailan zortzigarren jardunaldiak ez zuen Sakanan punturik utzi. Altsasuk Universidad de Navarraren kontra jokatu zuen Iruñean. Partida bizian, OPUS-ekoak aurreratu ziren 24. minutuan, baina Altsasuk ez zuen etsi eta 6 minutura Sonia Alonsok berdinketaren gola sartu zuen. Tamalez, atsedenaldia baino lehen aurreratu zen Universidad, 2 eta 1. Bigarren zatian kolore bakarra izan zuen partidak, Universidad de Navarrarena. Beste hiru gol sartu zituzten, eta 5 eta 1 galduta itzuli zen Altsasu etxera. 

Tudelanok jarraitzen du Preferente Mailako lider (17 puntu). Altsasu azkena da, bederatzigarren (puntu 1). Bederatzigarren jardunaldian atseden jardunaldia du Altsasuk.