Txirrindularitza

Euskaltel Euskadik Elgoibarren hasi du aurre denboraldia

Guaixe 2023ko aza. 16a, 09:30

Azaroaren 14an Elgoibarko Udalak Euskaltel Euskadiri harrera egin zion. ELGOIBARKO UDALA

Tartean dago profesionalen taldera igo den Iker Mintegi altsasuarra

Txirrindularitza taldeak 2024 denboraldia prestatzeko lanetan daude. Ildo honetan, Euskaltel Euskadi taldea kontzentratuta dago Elgoibarren, datorren urteko denboraldia zehazteko lanetan. Tartean dago Laboral Kutxa afizionatuen taldetik Jorge Azanza altsasuarrak gidatzen duen Euskaltel Euskadi talde profesionalera salto egin duen Iker Mintegi txirrindulari altsasuarra. 

Azaroaren 14an Elgoibarko Udalak talde laranjari harrera egin zion udaletxean. Azaroaren 17an, ostirala, Euskalteleko txirrindulariek Herri Eskola eta Elgoibar ikastola bisitatuko dute.