Udalak etxea saltzeko deialdia egin du berriro

Guaixe 2023ko aza. 20a, 11:25

Udalak enkante bidez saldu nahi duen etxea. ARTXIBOA

San Pedro A 2 multzoko familia bakarreko etxebizitza bat enkante bidez saldu nahi du.

Aurreneko deialdian saldu ez zenez, Altsasuko Udalak bigarrenez iragarri du San Pedro A 2 Multzoko familia bakarreko etxebizitza bat salgai dagoela. Horretarako, enkante publikoa deitu du. Udalak jakinarazi duenez, eskaintzak onartzeko gutxieneko prezioa 54.128,96 eurokoa da. Lizitatzaileek gorantz hobetu behar dituzte eskaintzak eta automatikoki baztertu behar dira zenbateko horretara iristen ez direnak. Enkantean parte hartu nahi duenak abenduaren 1eko 14:30ak baino lehen aurkeztu beharko du bere eskaintza Udaleko Erregistro Orokorrean.

Aurkezten den eskaintzak bete beharko dituen baldintzak eta enkante publiko bidezko salmenta prozeduraren erregulazioa, higiezina dagoen lur zatiaren hirigintza zedula barne, https://labur.eus/k2hL8 webgunean daude. Interesatuak udaleko idazkaritzarekin harremanetan jar daitezke idazkaritza@altsasu.net posta elektronikoaren eta 948 562 161 telefono zenbakiaren bidez.