Altsasuk emakumeendako lege aholkularitza zerbitzua kontratatu nahi du

Guaixe 2023ko aza. 17a, 11:29
Altsasuko bandera eta sexu erasoen kontrako kartela udaletxean. ARTXIBOA

Deialdian interesa duenak eskaintza hilaren 23ko 23:59raino aurkezteko aukera dauka. 

Urteak dira Altsasuko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak hala eskatzen duten emakumezkoei lege aholkularitza eskaintzen diena. Zerbitzu hori eskaintzen segitzeko, hura emateko deialdia egin du Altsasuko Udalak. Kalitate eta prezio erlazio onena egiten duen eskaintzak jasoko du zerbitzu horren ardura. Urteko 4.033,19 euro dira (BEZik gabe). Kontratuak urte bateko iraupena du, baina luzapenak barne, ez da bost urtetik gora luzatuko; horiek gauzatuz 20.165,95 euroko (BEZik gabe) balioa izanik.