Altsasun kontribuzioa ordaintzeko garaia

Guaixe 2023ko aza. 21a, 11:11

Altsasuko ikuspegia. @noticiasgob_na

Aurtengo bigarren seihilekoari dagokion kuota da ordaindu beharrekoa. 

Altsasuko Udalak jakinarazi duenez, hiri-lurreko nahiz landa-lurreko ondasunen gaineko 2023ko bigarren seihilekoari dagozkion kontribuzioaren kuotak borondatez ordaintzeko epea abenduaren 30ean despedituko da. Udal ordainagiriak helbideratuta dituztenei azaroaren 25ean kargatuko die udalak zenbatekoa kutxa edo bankuko kontu korrontean. Ordainagiriak helbideratuta ez dutenek abenduaren 30a baino lehen La Caixako edozein bulegotik pasa daitezke. Aukera hori baliatzen dutenek ordainagiria eraman beharko dute. Borondatez ordaintzeko epe hori pasaz gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.