Altsasuk larreen eta herri-lurren gaineko kuotak kobratuko ditu

Guaixe 2023ko aza. 22a, 11:15

Altsasuko ikuspegia Bargagaindik. ARTXIBOA

Erabiltzen dituztenei urteko kuota ordaintzeko garaia iritsi zaie.

Altsasuko Udalak jakinarazi duenez, larreen eta herri-lurren gaineko 2023ko kuotak borondatez ordaintzeko epea abenduaren 22an despedituko da. Erabiltzen dituztenei, eta ordainagiriak helbideratuta badituzte, kuota azaroaren 21ean kargatuko dira kontu korronteetan. Udalaren ordainagiriak kutxa edo banku batean helbideratuta ez dutenek, esan bezala, abenduaren arteko epea dute ordainketa egiteko. Horretarako, La Caixako edozein bulegora jo dezakete, beti ere, ordainagiria aurkeztuta. Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.