Futbola

Nafarroako eta Euskadiko afizionatuen selekzioek partida jokatuko dute Dantzalekun

Guaixe 2023ko aza. 20a, 10:30

Osasuna Beteranoak eta Altsasuk Josefina Arregi Klinikaren alde jokatu zuten lagunarteko partida. ARTXIBOA

Azaroaren 21ean, asteartea, lagunarteko partida jokatuko dute Altsasuko futbol zelaian, abenduaren hasieran Picassenten jokatuko duten UEFA Erregioen Kopako lehen faserako prestatzeko erabiliko dutena.

Azaroaren 21ean, asteartea, 19:30ean, partida berezia jokatuko da Altsasuko Dantzaleku futbol zelain. Nafarroako eta Euskadiko selekzioek, afizionatuen mailakoek, lagunarteko partida jokatuko dute. Partida abenduaren 8tik 10era bitartean Picassenten (Valencia) jokatuko den UEFA Erregioen Kopako lehen faserako prestaketa gisa erabiliko dute bi taldeek. 

Nafarroako Futbol Federazioak prestatutako selekziorako ondoko taldeetako futbolariak deitu dituzte: Alesves (Diego Marton), Ardoi (Unai Gurpegi eta Iker Monreal), Beti Kozkor (Hodei Buldain), Beti Onak (Juan Del Burgo), Burlades (Ivan Barrachina), Cantolagua (Javier Ayesa), Cirbonero (Alejandro Cacho), Cortes (Mikel Cabrejas eta Mikel Pascual), Itaroa Huarte (Iñigo Puñal), Lagunak (Iñaki Berrueta eta Imanol Martinez), Oberena (Iñaki Rodriguez), Pamplona (Fernando Frances, Aitor Nagore eta Daniel Virto), Subiza (Pablo Aginaga, Francisco Javier Amadoz eta Asier Benito) eta Txantrea (Aitor Navarro). 

Dantzalekuko futbol zelaiko belar artifiziala berritzeko lanak berriki despeditu ziren, eta egunotan argi proiektoreak LED argiengatik ordezkatu dituzte. Aldaketa nabarmena da.