Urteurrena ospatzeko dantza emanaldia

Guaixe 2023ko aza. 20a, 10:52

2022ko Dantzaren Nazioarteko Eguneko dantza eskolaren ikasleen koreografia. ARTXIBOA

Azaroaren 21ean, asteartea, Irantzu Gonzalez Dantza Eskolaren ikasleen dantza emanaldia izanen da, Iortia kultur gunearen plazan.

Azaroaren 21an Altsasuko Irantzu Gonzalez Dantza Eskolak zortzi urte beteko ditu, eta ospatzeko dantza eta dantzariak kalera aterako ditu; Iortiako kultur gunearen plazan, 19:00etan, urtebetetze "festa" eginen dute, eskolako dantza ikasleek "hainbat saio prestatzen daramatzaten dantzak" erakutsiko dituzte.