Suhiltzaileek Asiako erlamin habia kendu zuten

Guaixe 2023ko aza. 21a, 10:24

Suhiltzaileak Asiako erlaminaren kontra egiten. @bomberos_na

Hostoak erortzean zuhaitz baten adarrean agerian gelditu zen.

Altsasuko parkeko suhiltzaileek Asiako erlamin habia kendu zuten ostiral arratsaldean. Habia Altsasu Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuaren parean dagoen haritz batean zegoen. Suhiltzaileak bertaratu eta pertika baten bidez habiaren barruan pozoia sartu zuten, espezie inbaditzailearekin bukatzeko. Asiako erlaminaren kontra egiteko udazkenean jakinarazi behar da habien kokapena.