Pontevedran egin zen Errepideko Bidaiarien Garraioaren III. Azokan, Expobus Iberia 2023n, parte hartu zuen Sunsundeguik hilaren 16tik 18ra; iparraldeko sektoreko azokarik adierazgarriena da aipatu azoka. Altsasuko enpresak bi Sc7 autobus jarri zituen ikusgai. Sektoreko hainbat enpresaren topagune izan zen azoka. Diario de Transportek jakinarazi duenez, Sunsundeguik aurki Sc7 NG modelo berria ezagutaraziko du, “modernizazioari, teknologiari eta garraio-sektorearen aurrerapenari dagokienez etorkizunerako jauzia” dela iragarri du. Gaur egun Sunsundeguiren eskaintza honako modeloek osatzen dute: Sc7, Sc5, Sb3 Go eta Sb3. Eskaintza horren bidez bidaiarien errepideko garraioaren behar guztiak ase nahi ditu.