Gazte agendak azaroaren 25arekin bat eginen du

Guaixe 2023ko aza. 21a, 09:33

Azaroaren 24an, ostirala, 'Behi jasa' indarkeria matxista lantzen duen antzezlana ikustera joanen dira gazte gunetik; azaroaren 25ean, larunbata, mobilizazioetarako pankartak prestatuko dituzte Intxostiapuntan.

Asteburu aldarrikatzailea izanen da azaroaren 24 eta 25ekoa, ostirala eta larunbata, Intxostiapuntan. Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako egunarekin bat egiten du, eta ostiralean Iortia kultur gunean 19:30ean izanen den Behi jasa antzezlanera joanen dira gazte gunetik. 18 urte beherako gazteek doan har dezakete gonbidapenak Iortia kultur guneko txarteldegian; 18 gorakoendako sarrerak 6 eurotan eros daitezke Iortia kultur gunearen webgunean edo txarteldegian.

Azaroaren 25ean, larunbata,  Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako aldarrikapen pankartak prestatuko dituzte, 18:00etatik aurrera, Intxostiapunta gazte gunean.