Saskibaloia

CBASK, Zelandin buelta ematera

Guaixe 2023ko aza. 22a, 11:00

Bigarren Maila Interautonomikoan altsasuarrek ezin izan zuten Humiclimarekin, eta Emakumezkoen Lehen senior mailan CBASK-ek porrota ekarri zuen Lizarratik. Azaroaren 25ean etxean jokatuko dute bi taldeek

Bigarren Maila Interautonomikoan zazpigarren ardunaldia jokatu zen. CBASK Narum Fisioterapia talde altsasuarrak Berriozarren jokatu zuen, Humiclima taldearen kontra. Lehen laurdenean aurretik ibili zen talde altsasuarra, baina ondoren lehia izugarri gogortu zen, eta parez pare aritu ziren bi taldeak, laugarren zatian Humiclima gailendu arte, 68 eta 56. 

Bigarren Maila Interautonomikoan lider aldaketa egon da eta Liceo Monjardin jarri da buruan (12 puntu) Erisa Clavijo taldearekin puntutara berdinduta. CBASK Narum Fisioterapia talde altsasuarra hamarbigarren postura jaitsi da (9 puntu). Azaroaren 25ean, larunbata, CBASK Narum Fisioterapiak sailkapenean hamalaugarren eta azkena den Navarro Villoslada hartuko du Zelandin, 17:50ean. 

Emakumezkoak
Emakumezkoen Lehen senior mailako zazpigarren jardunaldian CBASK Xabi Gorriz Tattoos taldeak 44 eta 25 galdu zuen Lizarran Ega Perfil Oncineda taldearen kontra. Lizarrakoek partida hasieratik hartu zuten aurrea, eta abantaila era egokian kudeatu zuten

Emakumezkoen Lehen Senior mailak lider berria du, Aranguren Mutilbasket  (14 puntu). CBASK Xabi Gorriz Tattoos taldeak zortzigarren jarraitzen du (9 puntu). Zortzigarren jardunaldian, azaroaren 25ean, larunbata, talde altsasuarrak Burlada A hartuko du, 16:00etan, Zelandin.