Bi bikaintasun sari Sakanara

Guaixe 2023ko aza. 23a, 10:28

Nafarroako Bikaintasunaren Saria jaso zutenen talde argazkia. NAFARROAKO GOBERNUA

Sakanako Mankomunitateak eta Altsasuko Udalak eskuratu dituzte.

XXIII. Nafarroako Bikaintasunaren Sari banaketa Iruñean egin zen azaroaren 22an. Bikaintasunerako Nafarroako Fundazioak kudeaketa praktikarik onenak izateagatik 32 enpresa eta entitateren egitekoa aitortu zuen ekitaldi batean. Sarituen artean Sakanako Mankomunitatea eta Altsasuko Udala zeuden, Bikaintasunaren Konpromisoa saria jaso zutenak Kudeaketa Aurreratuaren Eredua gauzatzeagatik. Industriako eta Trantsizio Ekologikoko eta Enpresa Digitaleko kontseilari Mikel Irujo Amezagak nabarmendu zuenez, "guztion inplikazioak gizarte gisa etengabeko hobekuntzan, erkidego gisa dugun gaitasun lehiakorra indartzen du".