'Un amor' zineforum filmaren emanaldia

Guaixe 2023ko aza. 23a, 13:16

Azaroaren 23an eta 26an, osteguna eta igandea, Isabel Coixet zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.

Sinopsia: Hiriko bizimodu itogarritik ihes eginda, hogeita hamar urteko Natek Espainiako landa eremu bete-betean aurkituko du babesa, La Escapa izeneko herri txikian. Erortzear dagoen landetxe batean, zakur basati zakar batek lagunduta, bere bizitza berreraikitzen saiatuko da neska gazte hau. Bere etxejabearen etsaitasunari eta herriko biztanleen mesfidantzari aurre egin ondoren, Andreas bizilagunaren proposamen sexual kezkagarri bat onartuko du, halakorik egingo zuela pentsatuko ez bazuen ere. Topaketa arraro eta ilun horretatik pasio obsesibo aseezin bat sortuko da. Nat erabat suntsituko du eta zer motatako emakumea den zalantza egitera bultzatuko du.

Fitxa artistikoa: Laia Costa, Hovik Keuchkerian, Hugo Silva.

Emanaldiak:

Azaroaren 23an, osteguna, Iortia kultur gunearen areto txikian.

Azaroaren 26an, igandea, Iortia kultur gunearen areto txikian.

Sarrerak: Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian.

Ikuslearen eguna (osteguna): 3,5 euro.

Aurretik erositakoa: 4,5 euro.

Sariak:

2023ko Donostiko Zinemaldian Hovik Keuchkerianendako aktore zerrendako interpretazio onenaren saria eta Feroz Zinemaldiaren saria.

2023ko Forque Sarietan bi izendapen.