'Vidas pasadas' gaurkotasunezko filmaren emanaldia

Guaixe 2023ko aza. 23a, 13:23

Azaroaren 23an, 26an eta 27an, osteguna, igandea eta astelehena, Celine Song zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.

Sinopsia: Noraren familiak Kanadara emigratzen du Norak 10 urte dituenean. Horrela, haurtzaroko lagun min batekin harremana galduko du. Handik urte askotara, Nora New Yorken antzerkia ikasten ari dela, berarekin elkartuko da, online bidez.

Fitxa artistikoa: Greta Lee, Yoo Teo, John Magaro.

Emanaldiak:

Azaroaren 23an, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian.

Azaroaren 26an, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto handian.

Azaroaren 27an, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian.

Sarrerak: Iortia kultur gunearen webgunean edo txarteldegian.