Altsasuko Udalak jakinarazi duenez, kontsumoaren arloko arreta bulegoko zerbitzua emateko laguntza teknikoa kontratatu du. Deialdia egin du eta jasotako eskaintzen artean kalitate eta prezio erlazio onena eskaintzen duenari emanen dio kontsumitzaileen arretarako bulegoaren ardura. Lizitazioa urte baterakoa da, aldeak egoki joz gero luzatu daitekeena, beti ere bost urteko epe mugarekin. Urte bategatik hartzaileak 5.460 euro (BEZik gabe) jasoko luke, bost urteengatik, berriz, 27.300 (BEZik gabe).