Tenisa

Zelandiko tenis pista berria, bukatuta

Guaixe 2023ko aza. 27a, 11:30

Tenis pista hesiz inguratuta dago.

Udal tenis eskolaren aspaldiko eskaria da. Atabo udal enpresak kudeatuko du bere erabilera. 

Zelandi kirol gunean tenis pista egiteko lanak bukatu dira. Construcciones Lacunza enpresak egin ditu, eta 137.940 eurrekontua izan dute. Lan horiek finantzatzeko Nafarroako Gobernuaren aurtengo aurrekontutik 146.410 euroko partida jasoko du udalak, horretarako Geroa Bairen emendakina onartua baitzen. 

Tenis pistak 18,30 metro zabal eta 36,5 metro luze ditu, eta hesituta dago, baimendu gabeko erabilera eragozteko. Argiteria propioa (8 metroko lau poste) eta euri urak jasotzeko azpiegitura du, eta nazio lehiaketak hartzeko baldintzak betetzen ditu. 

Tenis pista egitearekin, udal tenis eskolaren aspaldiko eskariari erantzuna eman zaio. Ricardo Canterok koordinatzen duen tenis eskolakoak pozik daude, pista berriaren erabilpena sustatzeko gogoz. Atabo elkarte publikoak kudeatuko du erabilera. Orduko 4 euroko prezioa izango du, eta argiteria erabiliz gero, 6,5 eurokoa.