Burundak urtea itxi du

Guaixe 2023ko aza. 27a, 09:20

Burundako txirrindulariek domina eta oroigarriak jaso zituzten. BURUNDA

2023 denboraldiko azken ekitaldia egin zuen Burunda Txirrindularitza Taldeak

Iortiak Burunda Txirrindularitza Taldearen 2023 ikasturteko bukaera ekitaldia hartu zuen azaroaren 17an. Quesos Albeniz-Burundako 2023 urteko txirrindulari guztiek oroigarria jaso zuten klubean trebatu eta 2024an profesional izango diren Iker Mintegi (Euskaltel) eta Unai eta Hugo Aznar (Kern Pharma) txirrindularien eskuetatik.