'Sexberdinak' antzezlanaren emanaldia

Guaixe 2023ko aza. 27a, 08:10

Abenduaren 9an, larunbata, Telmo Irureta eta Aitziber Garmendia antzezleen lanaren bi emanaldi izanen dira, gaztelaniaz eta euskaraz, Iortia kultur gunean.

Kepa Errastik eta Telmo Iruretak sortu eta Mireia Gabilondok zuzendu du Sexberdinak edo Sexpiertos antzezlana. Aitziber Garmendia eta Telmo Irureta dira protagonistak, eta inolako konplexurik gabe azalduko dituzte euren bizipen afektibo sexualak, norberak paralisi partikularrrarekin, beldur, amets eta ilusio desberdinak dituela erakusteko. Bi lagunen istorioa da, umorez eta minez erdi jositako hazkunde pertsonaleko istorioa, Tanttaka konpainiaren proposamen murgiltzaile eta saritua,izan ere, Max saria jaso zuten Sexberdinak antzezlanagatik. Abenduaren 9an, larunbata, bi saio eginen dituzte Iortia kultur gunean: Sexpiertos, gaztelaniaz, 19:00etan, eta Sexberdinak, euskaraz, 21:00etan.