'Alimañas' gaurkotasunezko filmaren emanaldia

Guaixe 2023ko aza. 27a, 08:33

Abenduaren 3an eta 4an, igandea eta astelehena, Jordi Sanchez eta Pep Anton Gomez zinemagileen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.

Sinopsia: Carlos eta Paco anaiak oso desberdinak dira, amaren eraikin bat oinordetzan hartzeko anbizioak baino ez ditu batzen. Eraikin horretan jarri dute biek beren egoera ekonomikoa hobetzeko itxaropen osoa.

Fitxa artistikoa: Jordi Sanchez, Carlos Areces, Silvia Abril, Loles Leon, Carmen Barrios, Antonio Resines, Saturnino García, Pilar Berges.

Emanaldiak:

Abenduak 3, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian.

Abenduak 4, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian.

Sarrerak: Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian.

Aurretik erositakoa: 4,5 euro.