'Teresa' zineforum filmaren emanaldia

Guaixe 2023ko aza. 27a, 08:41

Abenduaren 3an, igandea, Paula Ortiz zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kutur gunean.

Sinopsia: Teresak pazientzia handiz itxaroten du Inkisidorearen etorrera epaitua izateko. Bere bisitaren eta hitzen araberakoa izango da bere etorkizuna: askatasuna, kartzela edo sua. Juan Mayorgaren "La lengua en pedazos" antzezlanaren egokitzapena da filma, eta Santa Teresa Jesusenaren bizitzan dago oinarritua. Santa Teresa Jesusena Santa Teresa Avilakoa izenaz ere ezaguna da.

Fitxa artistikoa: Paula Ortiz, Javier García Arredondo. Lana: Juan Mayorga.

Emanaldiak:

Abenduak 3, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian.

Sarrerak: Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian.

Aurretik erositakoa: 4,5 euro.