'Doraemon: Nobitaren dinosario berria' familiarteko filmaren emanaldia euskaraz

Guaixe 2023ko aza. 27a, 08:51

Abenduaren 3an, igandea, Kazuaki Imai zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.

 

Sinopsia: Nobita dinosauroen erakusketa batera joan da ikaskideekin eta dinosauro-arrautza baten fosila dirudien harri bat aurkitu du. Doraemonen denboraren zapiarekin, fosila jatorrizko egoerara itzulti eta arrautzatik bi dinosauro biki aterako dira. Ikus-entzule guztientzat egokia den filma.

Fitxa artistikoa: Animazioa: Genki Kawamura (manga: F. Fujio Fujiko).

Emanaldia:

Abenduak 3, igandea, 17:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian.

Sarrerak: 3 euro, Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian.

Hizkuntza: euskara.