Altsasu Kirol Elkarteak futbol taldeak aurkeztuko ditu

Guaixe 2023ko aza. 27a, 10:28

2021/2022 denboraldiko aurkezpena. ARTXIBOA

Abenduaren 3an, igandea, kirol elkarteak 2023/2024 denboraldiko futbol taldeak aurkeztuko ditu, Dantzalekun.

Altsasuko Kirol Elkarteak 2023/2024 denboraldiko futbol taldeen aurkezpena eginen du abenduaren 3an, igandea, 11:00etatik aurrera, Dantzaleku futbol zelaian. Kategoria txikietatik hasita, benjaminetatik, pereferente mailako, emakumezkoen eta gizonezkoen mailaraino, futbolarien topaketa izanen da Dantzalekuko berdegunean. Talde guztiek argazkia aterako dute.