Neguan ere, Gu Geu Gazte

Guaixe 2023ko aza. 28a, 11:18

Gazteak gaztetxokoan billarrean jolasten. ARTXIBOA

Aniztasun funtzionalak dituzten gazteengana zuzendutako programan izena emateko epea abenduaren 1ean despedituko da.

Altsasuko Udaleko Gazteria Zerbitzuak Neguko Gu Geu Gazte programaren neguko eskaintza prestatu du. Abenduaren 26tik 29ra izanen da, 17:00etatik 20:00etara, Intxostiapunta gazte gunean. Izena eman nahi duenak abenduaren 11ra arteko epea du. Horretarako, 948 012 012 telefono zenbakira hots egin behar da. Horretarako, joan zen urteko errenta aitorpena aurkeztu beharko da Gure Etxea eraikinean edo miraola@altsasu.net posta elektronikoko helbidearen bidez. Onartuak direnek matrikula ordaintzeko abenduaren 12tik 20ra izanen dute, eta aipatu telefonoaren bidez egin beharko dute.