Zubeztia elkarteak antolatutako 42. lasterketa

Guaixe 2023ko aza. 28a, 10:42

2022ko Zubeztia lasterketa. ARTXIBOA

Abenduaren 8an, ostirala, II Candi Arnanz memoriala izanen da, Altsasuko kaleetan.

Zubeztia elkarteak urtero, eta dagoeneko 42 dira, Zubeztia lasterketa antolatzen du abenduaren 8an. Aurreko urtean Candi Arnanz memoriala izena hartu zuen ere, lasterketaren sortzailetako bati omenaldia eginez, eta aurten ere XLII. Zubeztia Elkartea Lasterketa II. Candi Arnanz memoriala eginen dute abenduaren 8an, ostirala, 11:30etik aurrera, Garzia Ximenez kaleko 15 zenbakitik, elkartaren paretik.

Herrian zehar egindako hamar kilometroko lasterketa da Zubeztia elkartetak antolatzen duena. Izena ematea aurretik 3 eurotan egin daiteke Dantzaleku Sakana taldearen webgunean eta 5 eurotan egunean bertan. Ordainketa dortsalak jasotzean egin behar da. 18 urtetik 70 urterako emakumezkoen eta gizonezkoen mailak izanen dira.

2022an 140 korrikalari lehiatu ziren eta Izaskun Beunza olaztiarra eta Unai Ibarra arrasatearra izan ziren irabazleak.