Altsasu, Olazti eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte zerbitzuak, Txantxari Ludotekak eta Iñigo Aritza Ikastolak jolas eta jostailu trukaketa jardunaldia antolatu dute abenduaren 1ean, ostirala, 18:00etan, Iortia kultur gunean. Auretik, 16:30etik 18:00etara, Familia artean jolasean tailerra eginen dute kultur gunean. Elkartrukatzeko jolas eta jostailuak egoera onean egon behar dira, eta azaroaren 28an eta 29an, asteartea eta asteazkena, 08:45etik 09:15era Txiokan eta azaroaren 30era arte Ludotekan jasoko dituzte.