Sexgune sexualitate zerbitzu doako eta konfidentziala abenduaren 1ean, ostirala, 17:30etik 20:30era izanen da Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean. Abenduaren 2an, larunbata, abenduaren 3an izanen da Euskararen egunaren harira, Euskara munduan ekimena eginen dute gazte gunean, 18:00etatik aurrera.
Bestetik, Intxostiapunta astelehenetik ostegunera eta igandean 17:00etatik 21:00etara, ostiraletan eta larunbatetan 17:00etatik 22:00etara zabalik dago eta hainbat ekimen eta jarduera gelak ditu. Ostiraletan eta larunbatetan, gazte agenda antolatzen dute eta asteburuetan, beraz, gazteen interesean eta gazteek antolatutako ekimenak egiten dituzte, tartean hitzaldiak, txapelketak eta festak.