Txapelketa eta gehiago Intxostiapuntan

Guaixe 2023ko aza. 28a, 11:43

Abenduaren 8an, ostirala, Ping Pong txapelketan izanen da Altsasuko gazte gunean. Abenduaren 9an, larunbata, proiekzioa izanen da, euskaraz.

Ping Pong, Billar eta abarren txapelketak ohikoak izaten dira Intxostiapunta gazte gunean, eta abenduaren 8an, ostirala, mahai tenis txapelketa izanen da. Abenduaren 9an, larunbata, EITBk sortu duen Primeran euskarazko ikus-entzunezkoen plataformako eduki baten proiekzioa eginen dute Altsasuko gazte gunean.

Bestetik, Intxostiapunta astelehenetik ostegunera eta igandean 17:00etatik 21:00etara, ostiraletan eta larunbatetan 17:00etatik 22:00etara zabalik dago eta hainbat ekimen eta jarduera gelak ditu. Ostiraletan eta larunbatetan, gazte agenda antolatzen dute eta asteburuetan, beraz, gazteen interesean eta gazteek antolatutako ekimenak egiten dituzte, tartean hitzaldiak, txapelketak eta festak.