Abesbatzak Gabonetako kontzertua emanen du

Guaixe 2023ko aza. 28a, 11:47

Abenduaren 15ean, ostirala, Erkudengo Ama Abesbatzaren kontzertua izanen da, Altsasuko elizan.

Gabonen atarian Erkudengo Ama Abesbatzak urtero kontzertua ematen du Altsasuko elizan, eta aurten ere abenduaren 15ean, ostirala, 20:00etan, Gabonetako kontzertua eginen du: 'Hemengo eta hango gabon kantak'. Abesbatzarekin batera Josetxo Lumbreras eta Ainhoa Quintana izanen dira. Erreportorioan "hango, hemengo, betiko eta gure" gabon kantak interpretatuko dituzte, besteak beset, Ekuadorreko, Puerto Rikoko eta Argentinako kantak; Lorenzo Ondarraren Arkume ta gaztakin, Elurra mara mara edo Lua Lua; Nohe de paz; Agur Jesus Maria Jose altsasuarra edo Hator hator ezaguna.