Futbola

Altsasuk, Burladesekin ezin

Guaixe 2023ko aza. 28a, 13:15

Preferente mailako hamaikagarren jardunaldian estropezu egin zuen talde altsasuarrak

Preferente mailan hamaikagarren jardunaldia jokatu zen asteburuan. Burlades izan zuen aurkari Altsasuk Ripagainan, goiko postuak jokoan zeuden partidan. Partida hasi eta berehala Burlades aurreratu egin zen. Altsasu saiatu zen, eta atsedenaldia baino lehen bana berdintzea lortu zuen Imanol Lobok. Bigarren zatian garaipena lortzera atera ziren bi taldeak. 63. minutuan Burlades 2 eta 1 aurreratu zen. Altsasuk berdinketa lortzen saiatu zen, baina ezinezkoa izan zen. 87. minutuan Burladesek hirugarrena sartu zuen, eta horrela bukatu zen partida, Burladesek 3 eta 1 irabazita. 

Lortutako garaipenari esker, Burlades B taldea da Preferente mailako lider berria (24 puntu). Altsasu bosgarren postuan dago (19 puntu). Hamabigarren jardunaldiaren barruan, abenduaren 2an, larunbata, 17:30ean Altsasuk Beti Casedano hartuko du Dantzalekun.