fUTBOLA

Altsasu, puntuatu gabe

Guaixe 2023ko aza. 28a, 14:21

Emakumezkoen Preferente Mailako hamargarren jardunaldiak ez zuen Altsasun punturik utzi

Asteburuan Emakumezkoen Preferente Mailako hamargarren jardunaldia jokatu zen. Altsasuk, gizonezkoen Preferenteko taldeak bezala, Ripagainan jokatu zuen, Burladesen kontra. Burladesek markagailua mustu zuen, baina Alicia Elizaldek bana berdintzea lortu zuen eta atsedenaldira banakako berdinketarekin joan ziren bi taldeak. Tamalez, bigarren zatia Burladesena izan zen, lau gol sartu baitzituen, 5 eta 1 irabaziz. 

Tudelanok jarraitzen du Emakumezkoen Preferente mailako lider (23 puntu), Burlades gertu duela (21 puntu). Altsasuk azken postuan jarraitzen du, bederatzigarren (puntu 1). Hamaikagarren jardunaldiaren barruan, abenduaren 3an, igandea, 16:30ean Altsasuk Antsoaingo Gazte Berriak taldea hartuko du Dantzalekun.