51 urteko Altsasuko gizonezko bat hil da azaroaren 28an Etxarri Aranazko Omnia enpresan izandako lan istripuan, eta sindikatuek "dolumina, elkartasuna eta babesa" adierazi die familiari, lagunei eta lankideei. Hortaz, azaroaren 29an, asteazkena, 19:00etan Altsasuko Iortia kultur guneko plazan, LAB, ESK, STEILAS, EHNE, HIRU eta CGT/LKN intersindikalek elkarretaratzea eginen dute, eta bertan parte hartzera deitu dute.