Saskibaloia

Jardunaldi gazia CBASK-endako

Guaixe 2023ko aza. 29a, 10:00

Bigarren Maila Interautonomikoan altsasuarrek gutxigatik galdu zuten Navarro Villosladarekin, eta Emakumezkoen Lehen senior mailan CBASK-ek ezin izan zuen etxean Burlada A taldea mendean hartu

Bigarren Maila Interautonomikoan zortzigarren jardunaldia jokatu zen. CBASK Narum Fisioterapia talde altsasuarrak Navarro Villoslada hartu zuen, eta lehia oso parekatuan azkenean garaipenak ihes egin zion talde altsasuarrari, Navarro Villoslada gailendu baitzen, 60 eta 67. 

Bigarren Maila Interautonomikoan Liceo Monjardinek jarraitzen du lider (13 puntu) Loyola, Avia Zizur Ardoi, Erisa Clavijo eta Valle de Egües taldeekin puntutara berdinduta. CBASK Narum Fisioterapia talde altsasuarra hamaikagarren da (10 puntu). Asteburuan bederatzigarren jardunaldia dago jokoan, baina CBASK Narum Fisioterapiak eta Aranguren Mutilbasketek jokatu beharreko partida otsailaren 9ra atzeratu da. 

Emakumezkoak
Emakumezkoen Lehen senior mailako zortzigarren jardunaldian CBASK Xabi Gorriz Tattoos taldeak Burlada A taldea hartu zuen Zelandin. Lehen bi laurdenak nahiko parekatuak izan ziren, baina hirugarren eta laugarren laurdenetan Burlatako taldeak aldea hartu zuen eta, azkenean, 40 eta 64 gailendu zen, nagusitasunez. 

Emakumezkoen Lehen Senior mailan Aranguren Mutilbasketek lidergoari eutsi dio (16 puntu). CBASK Xabi Gorriz Tattoos taldea hamargarren postura jaitsi da (10 puntu). Hamargarren jardunaldian, abenduaren 2an, larunbata, talde altsasuarrak sailkapenean azkena den Sanduzelai hartuko du, 16:00etan, Zelandin. 

Formazioa Zelandin
Azaroaren 29an, Nafarroako Saskibaloi Federazioak klubendako antolatutako formazio saioen barruan, Xabier Jimenezek hitzaldia eskainiko du Zelandin, 15:30etik 20:30era, bakarkako taktika ideien eta erabakiak hartzearen inguruan.