Nafarroako Geriatria eta Gerontologia Elkarteak Tomas Belzunegui 2023 Sariak banatu ditu gaur, abenduak 1. Elkarteak sariketa horren bidez zahartzaroarekin zerikusia duten estereotipoak eta aurreiritziak ezabatzea du helburu. Hainbat mailatan banatu dituzte sariak eta Belaunaldiarteko saria Altsasun bukatu du. Elkarteak Josefina Arregi Klinika, Sagrado Corazon ikastetxea eta Altsasuko Iñigo Aritza ikastola saritu ditu. Hiruren artean Teknologia eta esperientziak partekatuz jarduera garatu dute. Sari gisa 300 euro da, diploma eta Cuadernos Gerontológicos aldizkarian eta elkartearen webgunean aipamen bana jaso dituzte.