Altsasuko Udalak 2024ko festen egutegia zehaztu du

Guaixe 2023ko abe. 12a, 11:45

Altsasuko feriak duela bi hilabete ospatu ziren. ARTXIBOA

Hamaika ospakizun zerrendatu ditu.

Altsasuko Udalak heldu den urteko herriko festen egutegia zein den jakinarazi du. Bertan otsaila eta lastaila bitarteko hamaika ospakizun ageri dira, guztira hemezortzi festa egun egiten dutenak.  

Altsasuko festen egutegia

Otsailak 5, astelehena, Santa Ageda.

Otsailak 11, domeka, haur ihotea.

Otsailak 13, asteartea, herri ihotea.

Otsailak 17, larunbata, hiri ihotea.

Maiatzak 4 eta 5, larunbata eta domeka, Alde Zaharreko festak.

Garagarrilak 23 eta 24, domeka eta astelehena, San Juan.

Garagarrilak 29, larunbata, San Pedro.

Garilak 14, domeka, Erkudengo erromeria.

Garilak 21, domeka, Bargagainera igoera.

Irailak 11tik 15era, asteazkenetik domekara, festak.

Lastailak 19 eta 20, larunbata eta domeka, feriak.