Preferente mailako hamahirugarren jardunaldian Altsasuk Lezkairun jokatu zuen, sailkapenean azkena den Lezkairu taldearen kontra. Bi taldeek lehia bizi eta estua eskaini zuten eta jokoan zeuden hiru puntu garrantzitsuak bereganatzen saiatu ziren, baina baloiak ez zuen kontrako atean sartu nahi izan eta partida husnako berdinketarekin despeditu zen, puntu banaketarekin.
Preferente mailako liderra Beti Casedano da (29 puntu). Sailkapena estu dago, Altsasu zortzigarren baita, 20 punturekin. Abenduaren 16an, larunbata, Altsasuk 17 punturekin sailkapenean hamabigarren den Ilunberri izango du aurkari, 17:00etan, Dantzalekun.