Asteburuan Emakumezkoen Preferente Mailako hamabigarren jardunaldia jokatu zen, eta Altsasuk Tuterako Lourdes taldea hartu zuen Dantzalekun. Aurreko jardunaldian Gazte Berriak taldeari 1 eta 0 irabaztetik zetorren Altsasu, zeharo animatuta, baina altsasuarrek ez zuten Lourdesi aurre egiteko adore nahikorik izan, eta, azkenean, 0 eta 6 galdu zuten, kolpe latza jasoz.
Tudelano taldea da Emakumezkoen Preferente Mailako liderra (27 puntu) eta Altsasuk azken postuan jarraitzen du, bederatzigarren (4 puntu). Abenduaren 14an, osteguna, Altsasuk Tudelano liderra hartuko du Dantzalekun.